XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EUSKAL HERRIAN ZEHAR

EUSKAL HAUR LITERATURA

Haur literaturaren iturri garrantzitsuena ahozko literatura dugu: kontu zaharrak, sehaska kantak, aho korapiloak...

Gaur egun idazle batzuk ikerketa bikainak egiten ari dira ahozko literaturari buruz.

Xabier Etxanizek, lan horietako batean, Igarkizunak deitzen den liburuan, euskarazko igarkizunak eta beste hizkuntza batzuetakoak ere erakusten dizkigu.

Haur folklorearen bilduma liburuan, berriz, esaera zaharrak, jolasak, abestiak, gabon kantak eta abar biltzen ditu.

IGARKIZUNAK

Basoan jaio,
basoan bizi,
herrira etorri
eta bera nagusi
.

Oso andere polita,
zilarrez jantzita,
aurpegia beti
jira eta buelta.

GAUR EGUNGO LITERATURA

Gaur egun oso literatura polita eta ugaria dugu haurrentzat.

Goi mailako idazleak ditugu: Bernardo Atxaga, Mariasun Landa, Patxi Zubizarreta, Pello Añorga...

Oso liburu polita dugu Bernardo Atxagak idatzitako Siberia treneko ipuin eta kantak.

Kontakizunaren haria hauxe da: herri desberdinetako pertsona batzuk oso bidaia luzea egiten ari dira Siberian zehar.

Denbora pasatzeko, ipuinak kontatzen hasten dira.

Hauetako ipuin bat JIMMY POTXOLO da.